XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7. kapitulua

Ez zen gizon edo antzekorik antzematen meategi osoan.

Eraikuntzak lautada txiki kiskaldu baten erdian zeuden, eta itxura guztien arabera luzarotxo zeraman abandonaturik: leiho hautsiak, hilabeteetako hautsa, eta, batez ere, aktibitaterik eza.

Egia esan, Shangai eta Buck Mandarino zelatan zeuden tontorretik ezin zegoen oso ziur egon.

Etxeetatik ehun bat metro harago, meategiko aho beltza zabaltzen zen aldetik, hots gor eta urrun bat zetorkien.

- Nik esango nuke lanean dihardutela hor barruan esan zuen Shangaik katalejuak Mandarinori luzatuz.

Harrigarria bada ere.

- Bai horixe, zergatik ez da inor ikusten kanpoan?

Zergatik ez du inork meatza garbitzen, zergatik ez dago garraiuntzirik?

Shangaik hasperen egin zuen erantzun gisa.

Beraien atzean pausuak entzun ziren.

Metma eta beste bi ehiztari zetozen.